Chateau Bellegrave - bouteille 2015

CHÂTEAU BELLEGRAVE

Pomerol

Bellegrave etxaldeak 8,5 hektarea mahasti ditu, %75 « Merlot » eta %25« Cabernet franc » mahats motek osatzen dutelarik, Pomerol sor-markaren hego-ekialdean kokatua da.
Lurra harri legarrez (hortik datorkio «belle grave» izena) hondarrez eta buztinez osatua da eta lurpea burdin oxidoz aberats da. Lur eta lurpe bikain horietaz gain, mikroklima paregabeak arnoen bikaintasuna egiten du.
Baina naturaren gaitasun ezohiko horiek pasiorik eta lur lantze biologikorik gabe ez lirateke aski.
Mahatsa eskuz bildu ondoren, mahats pikorrak ongi bereizi eta arinki zapatu eta, naturalki hartzituko dira tenperatura egokian atxikiak diren dupetan.
Hazkuntza, haritzezko upeletan egiten da, 20 bat hilabetez, botilatu aitzin.

Arnoa

Dotorezia da Bellegrave etxaldeko arnoak duen ezaugarri nagusia. Dastatze ohar guztiek fruitua azpimarratzen dute, freskoa, kurruskatsua dela, hastapen malgua aipatzen, baita fintasuna eta sotiltasuna ere.

« Château des Jacobins » Pomerol

« Château des Jacobins » etxaldeko arnoari, « Château Bellegrave » arnoak merezi duen pasioa, arreta eta eskakizun ber-berak eskaintzen zaizkio.
Erran gabe doa mahastia laborantza biologikoan landua dela.
« Château des Jacobins » Pomerol sormarkaren lurretan kokatua da, lur hondartsu eta harritsu eder batean. Mahastia %90 merlot eta %10 cabernet franc motek osatzen dute.
Bilketa eskuz egiten da eta dupetan 3 astez egonik, arnoak kontzentrazio ona hartzen du, fintasuna atxikirik.
Upeletan 20 edo 22 hilabetez hazi ondotik, arnoa botiletan sartzen da.
Merlot mahatsa eta lur hondartsu eta harritsua elkartzeak « Château des Jacobins » arnoari biribiltasuna eta dotorezia ematen dio.

« Château Matignon » Saint-Emilion

Jean-Marie Bouldyk oso arno polita ekoizten du, sor-markaren mendebalean kokatua den 1,3 hektareako ordoki hondartsu eta harritsu batean.
Bertan kontzentratzen du laborantza biologikoan duen trebetasun osoa, baita 40 bat urteko « merlot » (%70) eta « cabernet franc » (%30) mahatsa arreta handiz zainduz. Mahats biltzea eskuz egiten da eta hazkuntzak haritzezko upeletan 20 edo 22 hilabete irauten du.
Fruitu gustuko arno freskoak dira. « Cabernet franc » mahats motak bizitasuna ekartzen dio, « merlot » mahats motak aldiz biribiltasuna. Uztartze horrek fintasunez eta fruituz beteriko arnoak ematen ditu.

Bioaren filosofia

100 % Bio 100 % Pomerol

Jean-Marie Bouldyk biologikora buruzko urratsa duela 10 urte eman zuen. Produktu batzuek arriskutsuak zirela oharturik, zuhurki, metodikoki, aldaketarako prestatu zen. Naturarekin harremanetan berriz sartu eta landare, lur, klima, sasoi, landaredi et aberediaren biodibertsitatea, osotasunean kontuan hartu ditu.

Pixkanaka pixkanaka, lana mahastian zentratu du, fruituaren kalitateak deusen beharrik ez izanik, gustu paregabea baitu. Arnotzea zaindu, sinpleki, mahatsak zuzenki lagundu, hori da egin behar den gauza bakarra.
Arnoaren bikaintasunarentzat funtsezkoena horretan datza: Pomerol eta bio batera.

Château Bellegrave - Grappe de raisin
Château Bellegrave - Terre

Historia

Bellegrave etxaldean, Pomerol dagoen lurralde paregabean, naturari, lurrari, mahastiari eskaini den jendarte txiki bati zentzu bat emateko, hiru belaunaldi aski izan dira.
Dena XIX. mende bukaeran hasi zen aitatxi-amatxien etorrerarekin. Sortzez, Périgord eta Corrèze eskualdekoak ziren eta Libourne hiritik hurbil dagoen Arveyres deituriko herrixkan gelditu ziren, baserritar -mahastizain gisa.

1951n, Jean Bouldy semeak Bellegrave etxaldea erosi zuen. Garai hartan, sor-markak ez zuen gaur duen ospea. Bertako beste mahastizain batzuk bezala, kuraiari eta pasioari esker, sinesgarritasuna emanen dio Jean Bouldyk bere etxeari.

Jean-Marie Bouldyk, 1980an, bere aitaren segida hartu zuen eta 1995etik goiti, mahastia Pascale bere emaztearekin batera erematen du. Urteak pasa eta, 2014an Aurélie alaba eta 2015ean Jean-Baptiste semea gurasoekin hasi ziren lanean, Bellegrave etxaldeak errotua duen familia bokazioa iraunaraziz.

Château Bellegrave - Famille
Château Bellegrave - Familles

Contact

Vous pouvez utiliser ce formulaire pour recevoir les tarifs des vins par retour mail, pour préparer une visite/dégustation ou pour toute autre demande.

* Champs obligatoire

J’ai lu et accepte la politique de confidentialité sur les données personnelles de ce site